Jangelako zerbitzua erabiltzen duten ikasleek Uztartzako jangelan egingo dute.

 

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak jangela-zerbitzua partzialki subentzionatzen du; era berean, sail honek prezioak ezartzen ditu. Horiek ikasle motaren arabera aldatu daitezke, eta ikasturte honi dagozkionak honako hauek dira:


     BAZKALTIAR MOTA                                         Menuaren prezioa (eguneko)
Ohiko bazkaltiarra, ez garraiatua (eskolatik 2km-ra baino gutxiago bizi dena) 4,60 euro
Ohiko bazkaltiarra, garraiatua (eskolatik 2km-ra baino urruitago bizi dena) 3,30 euro
Noizbehinkako bazkaltiarra 5,20 euro



Bestalde, Ikastetxeak jangelako arduradun bat izendatuko du. Arduradun horrek gaiarekin zerikusia duten gorabehera guztiak aurrera eramango ditu. Era berean, ikastetxeko jangelako kudeaketa Hezkuntza Sailak ezarritako arautegiaren arabera gauzatuko da, bertan zehazten direlarik: zaintzaile/bazkaltiar batez bestekoa eta bazkariaren prezioa.

 

Jangelan bazkaltiar izateko 2 aukera nagusi izango dira: ohiko bazkaltiarra eta noizbehinkakoa. Ikasturte hasieran jangelako arduradunak jangela erabili nahi den ala ez ikasle guztiei banatuko die. Familiek ikasturte hasieran hartzen duten erabakiaren arabera, jangelako zerbitzua dimentsionatu egingo da ikasturte osorako. Era berean, beharrezkoak dituzten aldaketak urriaren 15a arte egin ahal izango dituzte.

 

Bazkaltiarrek hilero bazkari zerrenda jasoko dute.

Jangelako ikasleak 12:30etatik 14:30etara zaintzaileen ardurapean daude. Jangelako ikasleek tarte horretan arduradun hauen esanak bete behar dituzte. Bestalde, guraso batek zaintzaileekin hitz egin nahi badu, ikasleak klasean sartu arte itxaron beharko du, eta aurretik ordua eskatu behar du. Beti 12:30etatik 13:30etara bazkaltzeko denbora errespetatu egingo da eta soilik ordu horretatik aurrera eskolatik atera ahal izango da.

 

Jangelako zerbitzua ez bada erabili behar, lehenbailehen abisatu behar da. Soilik 5 egun jarraian  ikasleak zerbitzua erabili behar ez badu eta 48 ordu lehenago abisatuta, egun horien kuotaren %50 kobratuko da. Beste kasuetan, kuotaren %100 kobratuko da. Bestalde, ohiko bazkatiar batek zerbitzuan baja ematen badu, eta aurrerago berriro erabili nahi badu, soilik tokia badago (ratioen arabera) egin ahal izango du, eta kasu horretan nohizbehinkako ikasleen kuota ordaindu beharko du. Bazkaltiarra ez bada itzultzen kuotaren %50 ordaintzen jarraituko da.

 

Jangelako orduetan ikasleek ez daukate ikastetxetik ateratzerik; horretarako, gurasoek sinatutako baimena behar da.

Jangela orduetan istripuren bat gertatu ezkero jangelako arduradunak bideratuko du egin beharrekoa. Horretarako, ikastetxean larrialdietarako dagoen prozedura jarraituko da.

 

Beharra ikusten denean jangelako partaide guztiek: ikasleek, eskolako arduradunak eta zaintzaileak asanbladak egingo dituzte zehazteko arauak eta hauen jarraipena.

 

Urtero ikasturte hasieran jangelako funtzionamendua eta arauak banatuko dira.

 

BAIKARA federazioaren webgunean Hezkuntza Saileko zirkurrala ikus dezakezue informazio zehatzagoa jasotzeko.