IKTen erabileraren erronka dugu. Gure lan gehienak konpetentzia digitalarekin lotuta ditugu, lankidetza- eta telematiko-proiektuak bultzatuz (Etwinning, esaterako, edota eskolen arteko proiektu partekatuak (ikus gure blogak). 

 

 

 

 

Era berean Sarezkuntzan eta Teknologia Heldutasun Proiektuan sartuta gaude, eta MAILA AURRERATUA lortu dugu.

 

Eskola komunitate osoak Hezkuntzarako GoogleApps-ak erabiltzen ditu. Irakasleriak irakaskunza- eta komunikazio-prozesuetan baliabide digitalak erabiltzen ditu. Era berean, ikaslegoak Chromebook gailuekin lan egiten du goi zikloan, eta egunerokotasuneko proiektu bidezko lanketan, zein zientzia proiektuen garapenean, iturri eta gailu digitalak erabiltzen ditu. Hau guztia aurrera eramateko, robotika eta STEM motako proiektuak txertatu dira; eta oinarrizko programazioa lantzeko jarduerak egiten dituzte (Scratch, Lego Wedo, 3D inprimagailua...), modu honetan konpetentzia desberdinak garatzen dira.